Gizartea

17 urteko mutil bat labanaz arin zauritu dute Donostiako Aste Nagusian izandako borroka batean

Goizeko bostak inguruan gertatu da borroka Saguesen, eta zazpi bat gaztek parte hartu dutela zehaztu du Ertzaintzak.

2008ko abuztuaren 12a
15:16
Entzun
17 urteko mutil gazte batek labankada jaso du bart goizaldean Donostian, borroka batean. Hala ere, zauri arinak besterik ez ditu.

DYAk eta Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu dutenez, Saguesen gertatu da borroka, hau da, Aste Nagusik jaigune nagusietako batean, 04:50 inguruan. Lekuko batek eman dio gertatzen ari zenaren berri Ertzaintzari, eta iritsi direnean zauritutako mutila eta beste lagun bat aurkitu dituzte. Lagun horrek azaldu die borrokan zazpi bat lagunek parte hartu dutela.

Donostia Ospitalera eraman dute 17 urteko mutila, zauriak sendatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.