Errepideak
17 urteko neska bat hil da auto istripuan Zornotzan
Errepide istripu larria gertatu da bart BI-635 errepidean, Zornotza (Bizkaia) parean: hamaikak pasatxo zirela hiru autok elkar jo dute, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, eta talkaren ondorioz autoetako batean zihoan A.E.R. 17 urteko neska gazte zornotzarra hil egin da. Beste hiru lagun zauritu dira istripu berean: 20 urteko E.R. mutil gaztea, hil den neska zihoan autoaren gidaria; 40 urteko AI. U.U. emakumezkoa eta haren ama -66 urteko J.U.G.-, biak Galdakaokoak. Hain justu, Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte zauritutako hiru lagunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu