Goizeko bostak aldera moztu dute trafikoa Bilboko Euskalduna zubian. Inguruan ziren ertzain batzuek krakateko baten soinua entzun dute, eta, zubira hurbildu direnean, zubiko oinezkoen pasabidean sabaiaren zati bat behera eginda ikusi dute. Sabaiari arrakala sortu zaio, eta aldeetako bat behar lukeena baino metro erdi bat beherago jaitsi da. Lehen informazioen arabera, zubiaren oinarrietako batek huts egin du, eta horrek eragin du sabaia zartatzea. Harrezkero, zubia itxita egon da ibilgailuentzat. 17:00etan ziren irekitzekoak.
17:00etan ireki dute Euskaldunako zubia ibilgailuentzat
Pasabideko sabaian arrakala sortu da, eta zati batek metro erdi bat egin du behera. Bizkaiko Diputazioak egindako txostenaren arabera zubi branka ez dago mugituta, eta segurtanez ibili daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu