Ekonomia

17.141 milioi euroren truke Scottish Power erosteko eskaintza publikoa egin du Iberdrolak

Erosketa gauzatuko balitz Europako hirugarren enpresa elektriko handiena bihurtuko litzateke, Frantziako EDF konpainia publikoaren eta Alemaniako E.ONen ondoren.

2006ko azaroaren 28a
18:01
Entzun
17.141 milioi euro horien erdia dirutan eta bestea akziotan ordaintzeko prest dago Iberdrola; zehazki, Scottishen titulu bakoitzeko 11,59 euro eta 0,1646 Iberdrolako akzio ordaintzeko asmoa du.

Erosketa gauzatuta, %60 haziko litzateke Iberdrola, eta Europako hirugarren enpresa elektriko handiena izango litzateke Frantziako EDF konpainia publikoaren eta Alemaniako E.ONen ondoren.

Espainiako Merkatuko Baloreen Batzordeak burtsatik kanpo utzi du Iberdrola albistea zabaldu arte. 11:00etan itzuli da kotizazioara, eta %2ko jaitsiera izan dute akzioek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.