1.753 kutsatu atzeman dituzte azken orduetan

Bizkaiak inoizko kutsatu gehien zenbatu ditu: 694.

COVID-19a duen gaixo bat ospitaleratzeko momentua. GORKA RUBIO/FOKU
Maria Ortega Zubiate
2021eko uztailaren 20a
13:26
Entzun

Kutsatzeek gora egin dute, aurreko egunarekin alderatuta, beste behin ere. Osakidetzak eta Osasunbideak 1.753 proba positibo zenbatu zituzten atzo. Aurreko egunean baino altuagoak, baina uztail erdialdeko joera bertsuan daude atzoko datuak ere; pandemiaren bilakaera osoan izandako okerrenetan bigarrenak, azaroko datuen atzetik. Positibo gehien Bizkaiak atzeman du: 694. Hain zuzen ere, herrialdeak ez du inoiz horrenbeste kutsatu zenbatu egun bakarrean pandemiaren erregistro erregularra egiten dutenetik. Gipuzkoan 440 izan dira, Nafarroan 439, eta Araban 139.

Positiboen gorakada harreman sozialen gorakadari eta neurriak laxatzeari egotzi dio Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Ospitaleen egoerari buruz galdetuta, azaldu du kutsatzeen eta ospitaleratzeen arteko harremana ez dela aurreko olatuetan izan den bezalakoa: hala ere, onartu du okupazioa goraka doala. Hain zuzen ere hori erakutsi dute datuek: Osakidetzako eta Osasunbideko ospitaleetan 283 lagun daude, horietatik 55 larri. Ekainaren 4tik ez da egon horrenbeste ospitaleratu Hego Euskal Herrian, orduko hartan ZIUetan zeudenak egungoak ia halako bi baziren ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.