eUSKAL HERRIA

18 euskal gazteren kontrako epaiketa hasi da

Poliziaren arabera, Ibon Fernandez Iradi ustezko ETAko kideari topariko dokumentazioa dago auziaren oinarrian, gazte horien izenak agiri horietan agertzen zirela baitio. Amnistiaren aldeko mugimenduaren arabera, ordea, Aznarren Gobernuak aurrera eramandako "atxiloketa prebentiboen" politikaren ondorio dira. Nolanahi ere, 103 lagun daude auzipetuak eta gaur ekin diote haietako 18 epaitzeari Espainiako Auzitegi Nazionalean. 8 eta 11 urte bitarteko kartzela zigorra eskatu du Fiskalak eurentzat.

2006ko irailaren 7a
14:42
Entzun
Ibon Fernandez Iradi ETAko kideari atzemandako dokumentazioaren harira 116 euskal herritar atxilotu zituen Espainiako Poliziak, ustezko paper haietan agertzen zirelakoan. Horietatik 103 auzipetu dituzte eta haietako 18ren kontrako epaiketa gaur hasi da. Horietako biri ETAko kidea izatea leporatzen diote eta gainontzekoei ETAri laguntzea.

Otsailean lau urte beteko dituzte espetxean eta 11 eta 8 urte arteko kartzela zigorra eskatzen du Fiskaltzak. Atzo Askatasunak salatu zuenez, "ETAri laguntza ematea egotzita, baina laguntza hori eman gabe" atxilotu zituzten.

Bestalde, kasu berean auzipetutako beste hiru ere epaitu dituzte auzi honetan eta akordio baten bidez kalean izango dira gazteak.

Iñaki Bilbao ETAko kideari ere deklarazioa hartu diote gaur. Bilbao bere garain, Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak deklaratzera deitu zuenean istiluak sortu izanagatik deitu dute berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.