Arantzazuko (Oñati, Gipuzkoa) Gesaltza leizezuloan harrapatuta geratu dira gaur eguerdian hogei lagun. Goiena.net-ek agertu duenez, Bergarako Mariaren Lagundiko 18 ikasle Natur Eskolako bi begiralerekin sartu dira haitzulora. Euri jasaren ondorioz leize barruko erreka asko hazi da, eta irteera eragotzi die.
Nolanahi ere, suhiltzaileei abisua emateko modua izan dute, eta salbamendu lanean ari dira. Harrapatuta geratu diren guztiak onik daudela nabarmendu dute suhiltzaileek, eta tirolina baten bidez zailtasunik gabe ari direla ateratzen. Hala ere, banan bana atera behar dituztenez, luzatu egin daitekeela ohartarazi dute.
18 ikasle eta bi begirale Oñatiko leizezulo batean atera ezinik geratu dira
Erreka bat dago haitzulo barruan, eta euritearen ondorioz hazi denean irtetzeko modurik gabe aurkitu dira. Suhiltzaileak han dira, eta banan bana ari dira hogei lagunak ateratzen. Guztiak onik daudela eta erreskateak ez duela zailtasunik nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu