Bihar egingo dute, Iruñean, 18. Korrika aurkezteko festa. Euskara ikasle guztiei festara joateko gonbita egin die AEK-k, haiek baitira aurten omendutakoak. Eragile sozial eta politiko ugari ere aurkezpenean izanen dira, Korrika babestuz eta lagunduz.
Arropa desfilea egonen da, zuzeneko ekitaldiak, dantzariak, bideoak, otamena... eta, gauak aurrera egin ahala, 21:30ean hasita, Terminal tabernan kontzertua izanen da, baita DJa eta sari zozketa ere.