Ezbeharra

18 urteko bizkaitar bat hil da Greziako Ios uhartean, quad istripu batean

Bertze gazte bat ere zauritu da istripuan. Santoriniko erietxe batean dago zauritua; larri baina egonkor.

Ainhoa Larretxea Agirre.
2018ko uztailaren 24a
17:05
Entzun

Greziako Ios uhartean gertatu da ezbeharra. Quadean zebiltzala istripua izan eta hemezortziurteko gaztea hil egin da. Bertze gazte bat zaurituta dago eta Santoriniko ospitale batera eraman dute: larri baina egonkor dago.  Gazteak bertze 40 lagunekin batera zeuden Grezian, Interrail bidaia egiten. El Correoren arabera, Gaztelueta eta Urdaneta ikastetxe frantseseko (Leioa, Bizkaia) ikasleak dira denak. 

Azken orduetan sute handiak daude Grezian, eta horrek gazteen itzulera atzera dezake, hainbat aireportu itxita daudelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.