Bart gauean sexu eraso bat izan da Bilbon, eta Ertzaintzak 18 urteko gizon bat atxilotu du. Emakume batek atzo gauean salatu zuen txakurra atera zuenean ezagun batekin egin zuela topo eta lokal batera joan zirela elkarrekin. Gizonak han sexu harremanak izatea proposatu zion, eta, emakumeak ezetz erantzun ostean, gizonak horretara behartu zuela azaldu zion Ertzaintzari emakumeak, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Erasoa salatu ostean, emakumeak goizaldean berriro ikusi du gizon hori etxetik, eta Ertzaintza ohartarazi du. Poliziak inguruetan ibili dira gizona ikusi eta atxilotu duten arte. Aurrekari penalak ditu gizonak, eta Ertzaintzaren esku dago, epailearengana noiz eramango zain.