Ertzaintzak, Gasteizko Udaltzaingoarekin elkarlanean, 18 urteko mutil bat atzeman du Gasteizen, azken hilabeteetan adingabeen aurka sexu erasoak egin dituelakoan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi du atxilotuak aitortu duela 7 eta 14 urte arteko umeei eraso egin diela. Kalean jazarri ondotik, euren etxeko behebarruetan egiten zien eraso, indarra erabilita edo mehatxupean.
Poliziak duela aste batzuk identifikatu zuen ustezko erasotzailea eta, zaintza lanak egin ostean, atzo atxilotu zuten.
Iragan urrian hasi zituen erasoak, eta urtarrilean amaitu, Jaurlaritzaren arabera. Ertzaintzak denera bost salaketen berri izan du, eta aipatu du biktimak sei direla.
Mutil gazteak batzuetan telefono mugikorrarekin irudiak hartu zituen.