Ezbeharra

18 urteko neska bat hil da Arantzan, garaje bateko atea gainera erorita

Azkilarrea auzoko Bordaxuri baserrian gertatu zen ezbeharra, atzo iluntzean.

2014ko uztailaren 16a
09:49
Entzun

Gaztea lagunekin festa bat egiten ari zen ezbeharra izan zuenean. Lekukoen arabera, garajeko atea igota zegoen, eta bat-batean gainera etorri zitzaion azpitik igarotzen ari zen unean.

Deia 20:30ak aldera jaso zuten Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek, eta berehala bertaratu ziren. Baina ezin izan zuten ezer egin gazteari laguntzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.