Fiskaltzak 20 urteko espetxea eskatu zuen atzo, baina sei orduko deliberazioaren ondoren, 18koa ezartzea erabaki du zazpi epailek osatutako epaimahaiak.
Hiru gizonezkoak talde armatuko kide izateagatik, armak erabiliz lapurreta egiteagatik eta lapurreta aurrera eramateko bederatzi pertsona bahituta edukitzeagatik zigortu dituzte. Dolores Lopez, berriz, delitu horien guztien konplize izateagatik.
Hamar eguneko epea dute zigortuek helegitea aurkezteko.
Epaiketa
18 urteko zigorra ezarri diete Grenobleko dinamita lapurretagatik epaitutako lau euskal herritarrei
Parisko Krimenetarako Auzitegi Bereziak 18 urteko espetxera zigortu ditu Gregorio Vicario, Dolores Lopez, Alberto Ilundain eta Didier Agerre, ETAko kide izatea eta 2001ean Grenoblen 1,6 tona dinamita lapurtzea leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu