dokumentala

'18 urtez hizkuntza eskubiderik gabe Osakidetzan'

Behatokiak dokumentala ekoiztu du, EAEkoko osasun zerbitzuaren hizkuntza eskubideen egoeraren berri emanez. Pediatria arloko "urraketa sistematikoaren" adibide baten berri ematen du; Luis Mari de Juan Irastorza ordiziarrak bizitakoa, hain zuzen.

2011ko urriaren 17a
12:02
Entzun

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak 18 urtez hizkuntza eskubiderik gabe Osakidetzan dokumentala egin du, eta bertan Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zerbitzuari dagokion hizkuntza eskubideen egoeraren berri jaso du. Pediatria arloan 18 urtez bizitako hizkuntza eskubideen "urraketa sistematikoaren" adibide den kasu baten berri ematen du; Luis Mari de Juan Irastorza ordiziarrak bizitakoa, hain zuzen ere.

"Azken urteotako diagnosian osasun saila beltzunea izan da herritarren hizkuntza eskubideen bermean", Garbiñe Petriatik Behatokiko zuzendariak dioenez. "Kezka handiz ikusi ahal izan ditugu euskaldunok osasungintzaren eremuan pairatutako urraketak: mediku erdaldunak artatua izatea, harrera zerbitzua euskaraz ez egitea, bozgorailuetako mezuak erdaran ematea, mediku txostenak erdaraz jasotzea.... Osakidetzako edozein erabiltzailek ikus dezake, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zerbitzu publikoak euskaldunak izatetik oso urrun daudela".

Dokumentalarekin Behatokiaren helburua euskaldunok osasun zerbitzuetan bizi duten hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa agerian uztea da, "egunero eta osasun asistentziaren alor guztietan gertatzen dena". Aldi berean, dokumentuarekin Behatokiak erakunde publikoei ekarpena egin nahi die.

Osakidetzari erabiltzaile euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzeko beharrezko neurriak har ditzala exijitu dio Behatokiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.