pobrezia

1.800 lagun bizi da kale gorrian Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, eta kopurua goruntz doa

Bazterketa sozialari buruz txostena aurkeztu du Iñigo Lamarka Arartekoak, eta hura jasaten dutenen soslaia egin du. Bazterketa egoeran dauden hamarretik sei 30 urtetik beherakoak dira, emakumeak gero eta gehiago, eta erdiak etorkinak. Gero eta gehiago dira ere droga sintetikoen kontsumoagatik buruko gaixotasunetan erori eta bazterketa egoera batean geratzen direnak.

2006ko ekainaren 14a
14:16
Entzun
Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban pertsona baztertuei arreta eskaintzeko dauden zerbitzuak aztertu ditu Arartekoak, eta argi ikusi du ez daudela nahikoa zerbitzu. Gobernuz Kanpoko Erakundeak dira haren txostenaren arabera lo tokiak eta janariak eskaintzen dituztenak. Erakundeen laguntza jasotzen dute bazterketa soziala pairatzen dutenek, baina laguntza hori koordinatu eta planifikatu gabea da. Horregatik araudi bat osatzeko eskatu die Arartekoak erakundeei.

Jende asko laguntza jaso gabe ere geratzen da, Lamarkaren arabera: "Pertsona askok ez du jotzen baliabide hauetara infornazio faltagatik, mesfidantzagatik, eta etorkinen kasuan ez daudelako erregularizazio egoeran, eta beraz, beldurra dute izaera instituzional edo administratiboa duen erakundeetara jotzeko. Kale gorrian makina jende dago".

Gizarteari deia ere egin dio Lamarkak. "Herritarrek ere jarrera aktiboa izan behar dute bazterketa sozialaren kontra, ez soilik erakundeek".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.