Politika

18/98 auzia salatu dute Bilbon

Auzipetuei babesa adierazteko euskal gizarteko hainbat ordezkari elkartu dira Ayala antzokian. Martxoaren 10erako "Eskubide zibil eta politikoen alde" manifestazio nazionala deitu dute Bilbon.

2007ko otsailaren 10a
19:17
Entzun
Babes zabal eta beroa jaso dute 18/98ko auzipetuek Ayala antzokiko ekitaldian. Euskal gizarteko hainbat ordezkari elkartu dira. Besteak beste,ELA eta LAB sindikatuetako Jose Elorrieta eta Rafa Diez, Alfonso Sastre eta Edorta Jimenez idazleak eta Txaro Arteaga Emakunderen zuzendari ohia.

"Epaiketa honen izaera politikoa salatu nahi dugu" adierazi du Teresa Todak auzipetuak. Halaber, eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazio nazionala deitu dute Bilbon martxoaren 10erako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.