Autoinkulpazioa. J´accuse, Emile Zolaren leloa zeraman pankarta baten aurrean Ehundaka lagunek agertu diete elkartasuna 18/98 auzian auzipetutako lagunei.
Maite Aristegi 18/98 plataformako kideak azaldu du, autoinkulpazio kanpaina bat izateaz gain salaketa irmoa ere egin nahi dutela: “Bakea eta Justiziari jartzen ari zaizkien oztopo guztiak ere salatu egingo ditugu kanpaina honetan. Salatuak izatetik salatzaile bilakatuko gara”. Garaia delako, Aristegiren hitzetan“ideia politiko bidezkoak jazartzen eta zigortzen dituzten botere publikoak salatzeko”.
Datozen asteotan herriz herri ibiliko dira nahi duten herritarrek autoinkulpazioa bete eta Espainiako Auzitegi Nazionalera bidaltzeko.
'18/98 auzia'
‘18/98 auzian’ autoinkulpatuta ‘J´accuse’ kanpaina abiatuko dute 500 lagunek
Auzipetuen aldeko makrokontzertua egingo den leku berean aurkeztu du 18/98+ lantaldeak =iJ´accuse=i izeneko autoinkulpazio kanpaina. Auzipetuei elkartasuna agertzeko beren burua erruduntzat joko dute eta lehenengo ekinaldian 500 lagun autoinkulpatuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu