Epaiketa inoiz abiatu behar ez bazen ere, egungo egoera politikoan ez du inongo zentzurik EAJren GBBko presidentearen, EAko lehendakariaren eta Batasuneko mahaikidearen iritziz.Horregatik, epaiketa eteteko eskatu dute hiru politikariek. Baita euskal gatazkaren konponbidean urratsak egiteko ere.
Joseba Egibarrek "bultzada politikoz abiatutako prozesua” salatu, eta auziaren esanahiari buruzko kezka agertu du: "Haserako tesia erabat okerra eta ankerra da, ETA euskal kulturgintzan, euskaran edo politikagintzan gertatzen den edozein gauzarekin lotzen baitu. Tesi hori ez da egia".
EAko lehendakariaren hitzetan, berriz, "onartezina da salbuespenezko neurriak sistematikoki pertsonen zein kolektiboen aurka hartzen dituen tribunal bat, euskaldun izatea, terrorismoa eta eskubideen urraketarekin zerikusia duen guztia zaku berean sartzen duena, herri oso baten aurka aritzea". Euskal Herriak bakerako eta normalizazio politikorako bidean abiatu nahi duela erantsi du Erraztik, eta horretarako "salbuespenezko neurriek" bertan behera geratu behar dutela nabarmendu du.
Barrenaren ustez ere, "salbuespeneko auzitegia" da Auzitegi Nazionala, "jazarpen ideologiko eta politikoa helburu dituena". Horrela, "prozedura errepresibo guztiak" eteteko eskatu du, "baldintza demokratikoak" sortu ahal izateko. Izan ere, "bakerako, erresoluziorako prozesuak amaiera arrakastatsu bat ezagutu dezan" bidea oinarri demokratikoen gainean egin beharko dela deritzo Batasunekoak.
'18/98 auziko' epaiketa
'18/98 auziaren' tesiak herri osoa gaizkiletzat jotzen duela diote Egibar, Errazti eta Barrenak
Joseba Egibar EAJko GBBko buruak, Pernando Barrena Batasuneko buruzagiak, eta Begoña Errazti EAko presidenteak =i 18/98 auziko=i epaiketan deklaratu dute gaur, defentsaren lekuko gisa. Auziaren tesia onartzea Euskal Herri osoa gaizkile dela onartzea litzatekeela azaldu dute hirurek Espainiako Auzitegi Nazionalak =i18/98 auziko=i epaiketa egiteko Madrilen egokitutako Casa del Campoko egoitzaren kanpoaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu