18/98 auziko auziko 30 auzipetuentzat zigorra murrizteko eskatu du Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak. Horrez gain, bi auzipeturen kasuak berriro aztertzeko eta sei auzipetu absolbitzeko eskatu du. Horrela amaitu da herenegun Madrilen hasi zuten 18/98 auziko auzipetuen zigorrak berrikusteko saioa.
Mikel Aznar, Olatz Altuna, Sabino Ormazabal, Mario Zubiaga, Alberto Frias eta Fernando Olalderen absoluzioak eskatu ditu Fiskalak.
Herenegun 33 auzipeturentzat epaileak eskatutako zigorra jaisteko eskatu zuen Fiskaltzak. Hala ere, azkenean bere erabakia aldatu du gaur, epaia berriro irakurri ondoren.
525 urteko espetxe zigorra ezarri zien 18/98 auziko 47 lagunei Espainiako Auzitegi Gorenak 2007an. Zigor horiek jakin bezain laster, helegiteak aurkeztu zituzten defentsak.
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Goreneko epaileak eraman zuen auzia Auzitegi Nazionalean izandako luzeena da. Ekin, KAS, Xaki eta Egin-en aurkako epaiketa izan zen.
18/98 auzia
18/98 auziko sei auzipeturentzat absoluzioa eskatu du Fiskaltzak
Bi auzipeturen kasuak berriro aztertzeko eta beste 30 auzipeturen kasuan zigorrak jaisteko eskatu du Fiskaltzak. Horrela amaitu da herenegun Madrilen hasi zuten zigorrak berrikusteko saioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu