18/98 auzia

18/98 “kalitate apaleneko epaiketa” dela dio nazioarteko legelari batzorde batek

Auziari buruzko txostenaren ondorioak plazaratu dituzte gaur, Bilbon. “Ideia jakin batzuk” defenditzen dituen pertsonen multzoa epaitu dutela esan dute. “Inoiz egin behar ez zen epaiketa da, daukan kutsu politikoagatik”.

2007ko ekainaren 29a
14:30
Entzun
Ideien Kriminalizazioaren Aurkako Nazioarteko Batzorde baten aburuz, 18/98 auzia “kalitate apaleneko epaiketa da”. Haiek nabarmendu dutenez, 51 auzipetuei zigorra ezarriko liekeen epaia, “gertaerak eta legeak desitxuratuz soilik hel daiteke".

Prozesuaz egindako txostenaren ondorioak plazaratu dituzte gaur legelariek, Bilbon. Batzordeko ordezkarien hitzetan, “inoiz egin behar ez zen epaiketa da, daukan kutsu politikoagatik”. Haien ustez, ez dira delituak epaitu, “ideia jakin batzuk” defenditzen dituen pertsonen multzoa baizik.

160 legelarik osatzen dute nazioarteko batzordea, eta horietako 30ek 18/98 auziaren bilakaera jarraitu dute, 2005eko azarotik 2007ko martxora bitartean. “Legeen, prozesuaren eta oinarrizko eskubideen etengabeko urratzea izan da”. Horietatik, "defentsaren eskubideen urraketa" azpimarratu dute, "akusazioaren eta defentsaren arteko aukera berdintasuna apurtu delako". Horrez gain, “ustez delitu ziren ekintzen zehaztasuneta indibidualizazio eza” salatu dute.

“Instrukzioa modu kaotikoan egin da eta aurkeztutako frogen kalitatea oso kaskarra izan da”, ondorioztatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.