Teresa Toda eta Iñigo Elkoro 18/98 auziko bozeramaileek adierazi dutenez, “Espainia auziaren izaera politikoa agerian geratzearen beldur da”. Horren adibide jarri dute epaimahaiburuak auzipetuen azalpenak entzun nahi ez izana; izan ere, fiskala eta akusazioaren galderak ez erantzuteko zergatia azaltzerako orduan, epaimahaiburuak ez zituen akusatuen azalpenak entzun nahi izan.
Halaber, mobilizaziorako deia luzatu dute 18/98 plataformakoek. “Euskal Herria jasaten ari den errepresioaren aurka, euskal gizarteak harresia eraiki” behar duela azpimarratu dute. Hortaz, larunbatean egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.
Larunbatean, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan elkarretaratzeak egingo dira eguerdiko 13:00etan. Donostian Bulebarrean egingo da, Bilbon Arriaga plazan, Gasteizen Correos eraikinaren parean, eta Iruñean oraindik zehazteke dago baimen arazoak direla-eta.
‘18/98 auzia’
18/98 plataforma: “Auziaren izaera politikoa agerian geratzearen beldur da Espainia”
18/98 plataformako kideek bi ideia nagusi azpimarratu dituzte gaur arratsaldean Bilbon egin duten prentsaurrekoan. Batetik, “Espainia, 18/98 auziaren izaera politikoa agerian geratzearen beldur” dela nabarmendu dute, eta bestetik, “Espainiak Euskal Herriaren aurka egindako erasoen aurrean Euskal Herriak harresia eraiki” behar duela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu