'Kaiera' Euskal Herriko hainbat herri eta hiritatik pasatuko da, eta haietan, eskubide zibil eta politikoen alde dauden guztien ekarpenak jasotzeko asmoa du. Gaur Donostian egongo da, eta bihar Hernanin.
Donostian 'Kaieran' ekarpenak egin dituzte, besteak beste, LABeko idazkari nagusi Rafa Diezek, Aralarreko legebiltzarkide Aintzabe Ezenarrok, Donostiako EAJko Xabier Ezeizabarrena nahiz Eneko Goyak, Baga Bogako Iñigo Balda zein Josetxo Ibazetak, Xanti Antero 'Txan' magoak, Luis Mari Bandresek, Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi'-k, Jose Mari Elosua Abokatuak, eta Elixabete Garmendia kazetariak.
Atzo hasi ziren 'Kaiera'-ren etorrerako giroa prestatzen. Goizean, Donostiako campusean izan zen kaiera, orriak ekarpenez betetzen. Baita bildu ere, ikasle ugari hurbildu baitzen liburuxkan jasotakoak ikustera eta bere ekarpena egitera. Campusean 18/98 eta inguruko auziei buruzko erakusketa ikusgai izan zen.
Iluntzean, berriz Bulebar ondoan panelak jarri zituzten 18/98 sumarioari buruzko informazioarekin. Bitartean, Haika eta Segiren aurkako sumarioan auzipetutako Markel Ormazabalek grafitia egin zuen kioskoan; bi txalapartari irudikatu zituen. Gorka Etxeberriak bertsoak bota zituen, eta nola ez, Kaieran idazteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Gauean kontzertuak izan ziren Trinitate plazan.
18/98+
18/98+ plataformak ibilian jarritako 'Kaiera' Donostiara iritsi da
Itsasotik sartu da Donostiara 18/98+ plataformak abian jarritako 'Kaiera'. '18/98 sumarioan' auzipetutakoak ziren tartean 'Kaiera' ekarri duen ontzian, arraunean. Eskubide zibil eta politikoen alde prest dagoen ororen ekarpenak jasotzeko helburua duen 'Kaiera' Bulebarreraino eraman dute, Arkaitz Rodriguezek eta Oihana Lopategik. 12:30ak aldean iritsi da Bulebarrera, eta 14:00ak arte han egin duen denboran une oro izan du norbait orri zuriak betetzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu