Herri gisa erantzuteko garaia manifestuko ekimenak zabaltzeko eta atxikimenduak jasotzeko asmoarekin www.blogari.net/1898erantzun bloga zabaldu du 18/98 auziko inputatuen taldeak. Gaurtik da martxan, hain justu.
Gaur bi urte hasi zen 18/98 sumarioaren epaiketa, Madrilen. Epaiketak 16 hilabete iraun zuen, aurtengo martxoaren 14ra arte. 52 lagun daude auzipetuta eta epaiaren zain jarraitzen dute. “18/98 eta beste sumarioetan ematen ari den eskubide urraketa finkatuta geratuko da epaian”, esan dute auzipetuek. "Euskal Herriaren zutabeak finkatzeko lanean ari diren pertsonak eta erakundeak kriminalizatu nahi dituzte, jazarri, atxilotu, epaitu eta kartzelaratu. Azken batean, Espainiako eta Frantziako estatuek inposatzen diguten marko juridiko-politikoaren kontrako eta Euskal Herrira demokrazia ekartzearen aldeko militante eta erakundeekin amaitu nahi dute".
Hori dela-eta, "herri gisa erantzuteko garaia" dela dio 18/98+ taldeak. Esaterako, blogaren bidez. Manifestuarekiko eragile sozial, sindikal, politiko eta herritarren atxikimenduak bildu nahi dituzte. Hauxe da atxikimenduak bidaltzeko helbidea: [email protected]
18/98+
'1898erantzun' bloga zabaldu dute
'Herri gisa erantzuteko garaia' manifestuko ekimenak zabaldu nahi ditu 18/98+ taldeak eta atxikimenduak bildu. Gaur bi urte hasi zuten Madrilen epaiketa, eta oraindik ez dute epaia eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu