Asteazkenean bukatu zen 18/98 epaiketa eta gaur auzipetuek Bilbon hedabideen aurrean egin duten balorazioan esan dute epaiketa "politikoa" izan dela eta epaia "garbi-garbi politikoa" izango dela. Izan ere, haien iritzian, Espainiako Auzitegi Nazionalean "ez da bilatzen justizia egitea, baizik eta Euskal Herriaren nazio eraikuntzaren kontrako estrategia, eta estrategia horren baitan eskubide zibilen eta politikoen etengabeko murrizketa dago".
Espainiako Gobernuak, epaiketa horretan, PPrengandik "urruntzeko aukera ona eduki du", auzipetuek esan dutenez, "baina aukera hori galdu egin du". Hala, fiskalak 4 eta 19 urte arteko kartzela zigorrak eskatu dituela gogoratu dute.
"Harro eta lasai" daude nazio eraikuntzaren alde egin izan duten lanagatik eta lan horretan segituko duela ziurtatu dute.
18/98 auzia
18/98ko auzipetuek diote epaia ere "garbi-garbi politikoa" izango dela
"Harro eta lasai" daude nazio eraikuntzaren alde egin izan duten lanagatik eta Espainiako Gobernuaren jarrera kritikatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu