18/98ko auzipetuak PSE-EEren egoitza aurrean izan dira gaur, Bilbon, errepresioaren alde ez egiteko, baizik eta konponbidearen aldeko hautua hartzeko eskatuz. Aurretik, gutun bat utzi dute sozialisten egoitzan. "PSOEk errepresioaren alde egiten badu, gure sententzia kondenatorioa izango da eta nahiko gogorra", esan du Mikel Korta 18/98ko auzipetuetako batek. Haren ustez, zigortzen badituzte, "Euskal Herriaren aldeko borrokaren militanteak" izateagatik izango da.
Eskubide zibil eta politiko indibidual eta kolektiboak defenditu dituzte gaur ere, "eskubideok pertsona guztionak direlako. Beraz, ezin zaizkie batzuei errespetatu eta beste batzuei ukatu testuinguru politikoen arabera".
Konponbidera begira, "prozesu demokratiko bat abian ipintzea eta baldintza demokratikoak ez errespetatzea bateraezinak dira", Kortak 18/98ko auzipetuen izenean esan duenez.
18/98 auzia
18/98ko auzipetuek errepresioaren alde ez egiteko eskatu diote PSOEri
Elkarretaratzea egin dute Bilbon, PSE-EEren egoitza aurrean. Halaber, konponbidearen aldeko hautua hartzeko eskatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu