Trafiko arazoen ondorioz, berandu iritsi da Madrilera 18/98 sumarioko auzipetuak eraman dituen autobusa, eta 45 minutuko atzerapenez hasi dira Espainiako Auzitegi Nazionalaren Casa de Campoko egoitzara sartzen.
'Egin'-en, Ekinen, Xakiren eta Joxemi Zumalabe Fundazioaren aurkako ekinbideak jasotzen ditu 18/98 sumario handiak, eta 10 urtetik 51 bitarteko espetxea eskatzen du fiskaltzak auzipetuentzat.
Urriaren 26an jakinarazi zuen Auzitegi Nazionaleko Penaleko 3. Sekzioak azaroaren 21ean hasiko zela '18/98ko auziko' epaiketa. Casa de Campoko pabilioian egingo da ahozko epaiketa, astelehen, astearte eta azteazkenetan.
Hainbat operaziotan atxilotutako jendea dago auzipetua 18/98 sumario handian: 'Egin'. Ekin, KAS, Xaki eta Joxemi Zumalabe Fundazioaren aurkakoetan. ETArekin zerikusia izatea leporatzen diete guztiei. 10 urte eta 51 urte bitarteko espetxe eskaerak egin ditu fiskaltzak auzipetuen aurka.
'18/98 auzia'
18/98ko auzipetuek zitazioa jaso dute Madrilen
EHNA erakutsita identifikatu dira 18/98ko auzipetuak Espainiako Auzitegi Nazionalaren aurrean. Ez diete agiria onartu, eta beraz, abokatuak abalatu behar izan ditu. Izan ere, 59 lagunen aurkako epaiketa datorren astelehenean hasiko da, eta hori jakinarazteko Madrilera gaur joatera deitu zituen auzipetu guztiak auzitegi horretako Penaleko 3. Atalak. 53 auzipetu autobusean joan dira, lau espetxetik eraman dituzte eta batek Euskal Herrian jaso du zitazioa. Txema Matanzas, berriz ez da joan autoa jasotzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu