Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu du Etxebarrin (Bizkaia), adingabe bati sexu erasoa egiteagatik. Asteazken gauean gertatu zen erasoa, eta ustezko erasotzailea atzo atxilotu zuten.
Atxilotutakoak eta adingabeak Internetez ezagutu zuten elkar, eta asteazkenean aurrez aurre ezagutzeko geratu ziren. 19 urteko gazteak hutsik zegoen eraikin batera eraman eta, adingabearen salaketaren arabera, sexu erasoa egin zion. Gero gau guztia izan duen eraikin horretan, eta ezer esanez gero hil egingo zuela mehatxatu zuen.
Emakumezkoak zer gertatu zen jakinarazi zion haren falta salatu zuen senide bati, eta, lekukoen eta Bilboko Udaltzaingoaren laguntzarekin, atzo atxilotu zuten erasotzailea. Gaur eramango dute, ziurrenik, epailearen aurrera.