19 urteko gazte bat zendu da Urdiainen izandako (Nafarroa) istripu batean, eta beste bi lagun zaurituta eraman dituzte Iruñeko Ospitalera. Foruzaingoak berri eman duenez, Urdiain eta Altsasu lotzen dituen landa-bide batetik zihoan autoa, eta Arakil ibaira erori da zubi bat igarotzean. Lau bidaiari zihoazen guztira.
Bi zaurituak 21 urteko bi gizononezko dira. Bat kordea galduta eraman dute ospitalera, buruan kolpe bat jasota, eta zaintzapean dute bestea, begian jasotako kolpe baten ondorioz. Laugarren bidaiaria onik atera da ezbeharretik.