gizartea

19 urteko kartzela jarri diote gizon bati, sanferminetan bikote bati sexu erasoa egitea egotzita

Zigortua Gasteizko bizilagun bat da, 51 urtekoa. 2010ean izan zen gertaera, Iruñean. Hamar urte eta erdiko zigorra bikoteko emakumezkoa bortxatu izanagatik ipini diote.

2012ko otsailaren 8a
19:08
Entzun

Nafarroako Lurralde Auzitegiak hemeretzi urte eta erdiko espetxe zigorra jarri dio 51 urteko gizonezko bati, neska-mutil bikote bati 2010ean Iruñeko sanferminetan sexu erasoa eta lapurreta egitea leporatuta. Biktimek 20 urte zituzten orduan.

Hamar urte eta erdiko zigorra emakumezkoa bortxatu izanagatik ipini diote, laukoa haren bikotekideari sexu erasoa egiteagatik, eta bost urte lapurreta egiteagatik. Zigortua —S.A.A.—, Gasteizko bizilaguna da.

2010eko uztailaren 10eko goizean izan zen gertaera, Iruñea erdialdean, zelai batzuetan. Epaiak dio 51 urteko gizonezkoak hogei zentrimetroko labana atera eta bikotea zelaian etzatera behartu zuela, dirua eman ziezaion. Ondoren mutilari eskuak eta hankak lotu zizkion, neska biluztera derrigortu zuen, eta hau bikotekideari eta gizonari berari sexu ukituak egitera behartu zuen; auzitegiak dio bortxaketa delitua dela hori.

Zigortuak neskari hemezortzi mila euroko kalte-ordaina eman beharko dio eta hamabi milakoa mutilari. Helegitea jartzeko aukera du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.