Mendia

19 urteko mendizale bat istripuz hil da Udalatxen

Joseba Iglesias arrasatearra da hildako mutil gaztea, herriko espeleologia taldeko koordinatzailea.

2010eko martxoaren 1a
11:29
Entzun
Ezbehar larria gertatu da Udalatxen: Joseba Iglesias 19 urteko mendizale gaztea hil da, lehen ikerketen arabera, erorikoa izan ondoren. Arrasatekoa (Gipuzkoa) zen Iglesias, herriko espeleologia taldeko koordinatzailea.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, bakarrik atera zen atzo mendi buelta bat ematera, eta gaueko hamarretan oraindik falta zela-eta larrituta, eman zuten abisua haren etxekoek. Segituan hasi dituzte bilaketa lanak, Ertzaintzako mendi taldeak, Arrasateko espeleologia taldeko kideek eta desagertuaren ingurukoek. Goizeko ordubi eta erdiak inguruan aurkitu dute, hilotz. Esan bezala, zantzu guztien arabera erorikoa izan eta hartutako kolpeen ondorioz hil da.

Goiena.net-ek Iglesiasen argazkia dakar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.