91 urteko emakume bat bortxaz hilda agertu zen atzo iluntzean Agurainen. Ertzaintzak 21:45 aldera izan zuen heriotzaren berri, Aguraingo (Araba) etxebizitza batean gorpua aurkitu zutela esanez dei bat jaso ondoren. Hara joandako medikuak agertu zuen hainbat zauri zituela emakumeak, ziru aski, labanaz egindakoak.
Gertatutakoa argitzeko ikerketa hasi zuen Ertzaintzak, eta ordu batzuren buruan, bart gauerdian (00:35 inguruan), 19 urteko mutil gazte bat atxilotu dute hilketarekin zerikusia duelakoan. Hildako andrearen biloba da. Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak nabarmendu du aurrekariak dituela atxilotuak eta "gatazkatsua" dela.
emakumeen kontrako indarkeria
19 urteko mutil bat atxilotu dute, 91 urteko amona hil duelakoan
Agurainen gertatu da hilketa, eta labanaz egindako zauriak ageri ditu andrearen gorpuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu