Neska bizi den eraikineko igogailuan gertatu da erasoa; emakumezkoak ez du ezeren susmo txarrik hartu, eraikin bereko bizilagun batzuen familiakoa denez ezaguna baitzuen erasotzailea.
Nolanahi ere, igogailuan zihoazela neska erasotzeari ekin dio mutil gazteak, asmo sexualekin. Hala ere, emakumezkoak alde egin eta igogailutik korridorera ateratzea lortu du. Han, bizilagun baten laguntza jaso du, zaratekin kezkatuta erasoa gertatzen ari zen lekura inguratu baita.
Handik gutxira 19 urteko R.F.V. atxilotu du Ertzaintzak, erasoaren ustezko egile delakoan.
Emakumeen kontrako indarkeria
19 urteko mutil bat atxilotu dute Barakaldon, neska bati erasotzeagatik
Etxe bateko igogailuan neska bati asmo sexualekin eraso diolako 19 urteko mutil gazte bat atxilotu du Ertzaintzak gaur goizean Barakaldon (Bizkaia). Neska gazteak ihes egitea eta laguntza eskatzea lortu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu