Ertzaintzak 19 urteko mutil bat atzeman du Gasteizen, neska bati sexu erasoa egin diola egotzita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. Atzo goizeko bost eta erdiak aldera izan zen ustezko erasoa, neska bizi den eraikineko igogailuan, Lakua-Arriaga auzoan.
Herrizaingo Sailak dioenez, neska etxera zihoan, eta bebarruan sartu zenean mutilak indarra erabiliz igogailuan sartu zuen. Hor barruan zirela, lurrera bota eta sexu erasoa egin zion. Ihes egin zuen ondoren.
Biktima Txagorritxu erietxera eraman zuten, artatzera. Ertzaintzak atzo goizeko hamarrak aldera atxilotu zuen mutila.