Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 2:40ak aldean atxilotu dute J.G.H. mutila.
Sabigain kalera ertzainak iritsi zirenean lurrean aurkitu zuten neska, negarrez oso urduri eta buruko zein bizkarreko min handiekin. Arnasa hartzeko arazoak ere bazituela azaldu du Ertzaintzak, eta horregatik Galdakaoko erietxera eraman zuten.
Lekukoek Ertzaintzari esan ziotenez, mutilak ihes egin zuen kalean aurkitutako jendeak esku hartu zuenean. Pare bat ordu geroago aurkitu eta atxilotu zuten.
Emakumeen aurkako indarkeria
19 urteko mutil bat atxilotu dute kalean bere bikotekidea jotzea egotzita
Bere neskalaguna jo duelakoan atxilotu dute 19 urteko mutila, Durangon (Bizkaia). Neskak Ertzaintzari azaldu zionez, biak bizi ziren etxean eztabaidan hasi, eta atearekin jo zuen aurrena mutilak. Orduan kalera ihes egitea erabaki zuen, baina mutilak atzetik jarraitu eta gehiago jo zuen, kalean aurkitutako batzuek esku hartu zuten arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu