19 urteko mutil bat hil da Zarautzen, eraikuntza lan batzuetan beharrean ari zela. Dumper ibilgailuan zihoala, hau irauli egin da, eta gaztea zendu egin da, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. Atzo izan zen lan istripua. Gainera erori zitzaion Dumperra.
Iñurritza auzo inguruan izan zen ezbeharra, 15:30ak baino pixka bat lehenago. Jatorriz Portugalekoa da hildakoa.
LABen arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 41. behargina da. Iaz horrela 80 langile zendu zirela dio LABek. 2008an 112, 2007an 125.
lan istripua
19 urteko mutil bat hil da Zarautzen lan istripuan, obra batzuetan
Dumper ibilgailua gainera erori zaio. Iñurritza auzo inguruan izan da ezbeharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu