1936ko estatu kolpeari buruzko bilatzaile bat sortu du Nafarroako Memoriaren institutuak

Egun hamazazpi liburutako informazioa dago sartuta bilatzailean baina helburua da pixkanaka monografiak, artikuluak, elkarrizketak eta txostenak ere gehitzen joatea. 

1936ko estatu kolpean fusilatutakoen omenezko ekitaldi bat, artxiboko irudian. IDOIA ZABALETA. FOKU
2020ko maiatzaren 29a
16:31
Entzun

Nafarroako Gobernuaren Memoriaren Nafarroako Institutuak Oroibidea bilaketa-tresna aurkeztu du gaur. Tresna horren bidez, II. Errepublikarekin eta 1936ko kolpe militarraren ondoren sortutako indarkeriarekin lotutako pertsonen izenak, toponimoak eta gertaerak bila daitezke. Oroibidea Herritarrekiko Harremanetarako Sailak bultzatu duen proiektua da, eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren web orritik sar daiteke bertara.

Bilatzailea Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetzaren emaitza izan da, eta Altaffaylla, Pamiela eta Txalaparta argitaletxeen laguntza ere izan du. Bilatzailean, erabiltzaileak bilatu nahi duen testua sartu eta emaitzek erakusten diote non agertzen diren proiektuko lan bakoitzean sartutako terminoak, testuinguru-informazio labur batekin eta dagokion erreferentzia bibliografikoarekin. Egun hamazazpi liburutako informazioa dago sartuta bilatzailean baina asmoa da pixkanaka  monografiak, artikuluak, elkarrizketak, dokumentuak, txostenak eta abar gehitzea. 

Nafarroako Memoriaren Institutuak azpimarratu azken hamarkadetan Nafarroan 1936ko estatu-kolpearen ondorioz gertatutako errepresio-prozesuak berreraikitzeko egin den ahalegina. Hala, eskerrak eman dizkie historialariei, elkateei eta memoriaren militanteei egindako ikerketa lan guztiengatik.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.