OROIMEN HISTORIKOA

1936ko gerran fusilatutako 308 lagun omendu dituzte Iruñean

2006az geroztik, urtero egiten dute omenaldia, Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak antolatuta. Eguerdian izan da, Iruñeko Gaztelugibelen.

Herritar ugari elkartu dira 1936ko bitkimei eginiko omenaldian. @ITZIARGOMEZ
2015eko apirilaren 11
13:29
Entzun

Ekitaldia Irati Goikoetxeak aurkeztu du, eta, besteak beste, Berriozargo abesbatzak eta Maite Mene kantariak hartu dute parte. Horrez gain, lore eskaintza bat egin dute fusilatutakoen omenez; zehazki, Iruñeko 308 horien alde, eta, oro har, Nafarroan 36ko gerran fusilatutako 3.450 lagunen alde.

Ekimena iragartzeko aurkezpenean, Joseba Ezeolaza elkarteko ordezkariak nabarmendu zuen "sendotutako" ekitaldia dela larunbatekoa; haren iritziz, horrek esan nahi du "oroimen historikoarekiko lan ona" dagoela atzean eta "pixkanaka gauzak aldatzen" ari direla.

Memoria historikoaren alde apustu egitearen garrantzia azpimarratu zuen, eta erantsi 2015ean jokoan dagoela "iraganera eta injustiziara begiratzen jarraitu edo behin betiko iragan horri bizkar eman eta memoria demokratiko bat eraiki".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.