OROIMEN HISTORIKOA

1936ko gudariak eta milizianoak oroitzeko monumentuari eraso diote

Falangeren ikurra marraztu dute Aterpe 1936 eskulturan.

'Aterpe 1936' eskultura, Falangeren ikurra marraztuta duela. SARE ANTIFAXISTA
2017ko abuztuaren 21a
07:27
Entzun

Sare Antifaxistak igandean jakinarazi zuen eraso egin diotela 1936ko gerran hildako gudarien eta milizianoen omenez Bilboko Artxanda mendian jarritako eskulturari. Falange hitza eta haren ikurra marraztu dituzte monumentuan.

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak azaldu du eskulturaren xedea "gerraren eta diktadura frankistaren basakeria jasan zuten pertsona guztiak oroitzea" dela, gaitzetsi egin du erasoa, "demokrazia eta askatasunaren kontrako erasoa izan delako". Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ere kritikatu du ekintza, eta esan du "faxistak soberan" daudela Bilbon.

Sare Antifaxistak gogorarazi du abuztuan zehar beste "eraso eta ekintza faxista" batzuk gertatu direla Galdakaon, Basaurin eta Santutxun.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.