MEMORIA HISTORIKOA

1936ko kolpe militarreko bi biktimaren gorpuak atera dituzte lurpetik Artazun

Guztira, 68 gorpu berreskuratu ditu Nafarroako Gobernuak.

Aranzadi zientzia elkarteko talde bat lanean, Artazun, bi gorpu aurkitu dituzten tokian. NAFARROAKO GOBERNUA
2018ko ekainaren 11
13:00
Entzun

Memoria historikoa berreskuratzeko lanetan, 1936ko kolpe militarreko bi biktimaren gorpuak atera ditu lurpetik Nafarroako Gobernuak, Artazun. Aranzadi zientzia elkarteko talde batek egin ditu gorpuak lurpetik ateratzeko lanak, Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen zuzendaritza nagusiaren eskariz.

Bi gorpuak Artazun 2016. urtean jarri zen monolitotik gertu zeuden lurperatuta, eta oraindik argitu gabe dago zein jatorri duten. Zenbait lekukotzaren arabera, 1936ko irailean hil zituzten.

Bi gorpu horiekin, guztira 68 dira Nafarroako Gobernuak berreskuratu dituen gorpuak, legealdi honetan abian jarri duen programaren bitartez. Hark sustatuta, hogei zundaketa eta hamasei berreskuratze saio egin dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.