Beste 10 urtez egon beharko du espetxean Isidro Garalde preso ondarrutarrak. Izan ere, 197/06 doktrina aplikatu diote, eta, horrenbestez, 2020ra arte atzeratu diote askatze data. Berez, iragan otsailaren 10ean bete zuen ezarritako zigorra.
Garalde 1990ean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, eta harrezkero Frantziako eta Espainiako espetxeetan egon da. Zehazki, Frantziako Doau eta Loosko kartzelak eta Espainiko Alcala, Huelva, Salamanca, Topas, Valdemoro, Granada eta Puertokoak ezagutu ditu. Hain zuzen ere, Puerto de Santa Marian dago orain.
Presoak
197/06 doktrina aplikatu diote Isidro Garalderi
Iragan otsailaren 2an atera behar zuen kalera zigorra beteta, baina orain 2020ra atzeratu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu