euskal presoak

197/2006 doktrina aplikatu diote Iñaki Gonzalo presoari

Aurtengo maiatzaren 4an zen irtetekoa, baina jakinarazi diote luzatu egingo diotela, epe jakinik gabe.

2013ko otsailaren 15a
11:22
Entzun

Iñaki Gonzalo euskal preso getxotarrari 197/2006 doktrina ezarri diote, atzo Etxerat elkarteak ohar baten bidez jakinarazi zuenez. Gonzalok aurtengo maiatzaren 4an irten behar zuen kartzelatik —hemeretzi urte daramatza giltzapean, 1994tik—. Doktrina ezarri diotela jakinarazi arren, ez diote esan noiz irtengo den.

Hilabete honetan Parot doktrina izeneko zigor luzapena ezarri dioten hirugarren euskal presoa da Gonzalo. "Espainiak gure senide eta lagunei neurri krudel hau aplikatzen jarraitzen du, nahiz eta giza eskubideen aurkako neurria dela argi utzi Estrasburgoko Giza Eskubideen Batzordeak, Ines del Rioren kasuaren inguruko ebazpena emanda", salatu du Etxerat-ek. Dagoeneko 94 presori ezarri diete doktrina; 74k preso jarraitzen dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.