1993an Idigorasek jantzi zituen gorbata eta trajea Garitanok ditu

Hemezortzi urte pasatu dira Espainiako erregeak ezker abertzaleko ideologiako pertsona bat azkenekoz hartu zuenetik.

2011ko abenduaren 15a
16:41
Entzun

Xabier Mikel Errekondo Amaiur koalizioko diputatua gaur joan da Zarzuelara, Espainiako Juan Carlos I.a Kongresuan ordezkaritza duten guztiekin egiten ari den bilera errondara. Hemezortzi urte pasatu dira Espainiako erregeak ideologia horretako pertsona bat azkenekoz hartu zuenetik. 1993an izan zen, eta Jon Idigoras diputatua joan zen bilerara. Rufi Etxeberria txofer zuela joan zen, eta Zarzuelako hesia pasatu eta jauregira arteko sei kilometro inguru beraiek bakarrik egin zituzten, autoan.

Iritsitakoan gorbata jantzi zuen Idigorasek, autotik irten eta jauregira sartu aurretik, hantxe, argazkilariak aurrean zituela. HBren izenean joan zen erregearengana, eta bi diputatu zituen. Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak gaur esan du berak dituela HBko diputatuak orduan erabili zituen trajea eta gorbata.

Autodeterminazio eskubidea eskatu zion bileran Idigorasek Juan Carlos I.ari. Euskal Herriko "indarkeria arazoa" konpontzeko huraxe zela bidea esan zion. Kongresuko talde guztiekin hitz egiteko prestutasuna ere erakutsi zion.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.