Ia 1.500 preso daude Basauriko (Bizkaia), Iruñeko, Langraizko (Araba) eta Martuteneko (Donostia) espetxeetan: 1.493. Bost presotatik bat behin-behineko espetxealdian dago, eta presoen %8 inguru emakumeak dira. Espainiako Espetxe Erakundeen Zuzendaritzak eman ditu datuak. Nabarmendu duenez, Martuteneko espetxean preso daudenak berez espetxea egin zenean aurreikusitakoak baino hiru aldiz gehiago dira.
Espetxe Erakundeen Zuzendaritzak ez ditu espetxe bakoitzeko preso kopuruak eman, baina preso guztien kopurua iazko azaroan Salhaketak emandakoaren antzekoa da. Salhaketaren arabera, orduan 1.640 preso zeuden Hego Euskal Herriko espetxeetan: 275 Basaurin, 300 Iruñean, 770 Langraitzen eta 300 Martutenen.
ADINGABEAK. Iaz delituren bat egin zuten 158 adingabe sartu zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako adingabeentzako zentroetan, 2004an baino %28,4 gehiago. Auzitegiek adingabeen kontrako 1.054 zigor neurri hartu zituzten iaz, 2004an baino %38,5 gehiago.
1
493 preso daude Hego Euskal Herriko espetxeetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu