Daniel IRAZOQUI eta Odile De CORAL aurkezten ziren. Biak eskuindarrak. Lehenak 1352 boto eskuratu ditu eta bigarrenak 1354. Ezberdintasun biziki estua.Herritarrak talde abertzalearen izenean Philippe ARAMENDIk 898 boto eskuratu ditu (%19,5) eta Renaud LASSALE ezkertiarrak 985 (%21,46).
Aukera guziak zabalik dira, lau hautagaiak selekzionatuak direlako bigarren itzulian parte hartzeko. POULOU auzapezak eskuinaren zatiketa kritikatu du, Odile DE CORAL hautagaiak urruñarren "aldaketa gogoa" zela argudiatu duelarik. Hautagai ezberdinen erabakiak ondoko egunetan jakinaraziko dira.
Herri eta kantonamendu bozak
2 botoko aldea Urruñako bi hautagai nagusien artean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu