Bizkaiko Lurralde Epaitegiak hogei eta hamabost urteko espetxe zigorra jarri die bi laguni —H.M. eta J.Z.G.-ri—, 2008ko azaroan Gaizka Etxebarria (Bilbo, 30 urte) hiltzea leporatuta. Etxeberria orduko azaroaren 11n desagertu zen, bere autoa saltzeko hitzordu batera joan ondoren. Sopuertan aurkitu zuten gorpua, San Cristobal auzoko mendi batean.
Epaiaren arabera, H.M.-k hiru tiro bota zizkion, baina Etxebarria ez zen hil. Zigortutako bi lagunek ondoren, bala gehiagorik ez zutenez, 29 labankada eman zizkioten, eta orduan zendu zen.