Presoak

20 eta 600 arteko laguntzak emango ditu Jaurlaritzak presoen senideentzat

Senideak preso dituzten herritarrei laguntzak emango dizkie Jaurlaritzako Justizia Sailak bisitak egin ahal izateko. Dekretuan zehazten denez, 20 eta 600 euro arteko laguntza jaso ahal izango dute bisitara joateko, espetxearen urruntasunaren arabera. Preso bakoitzeko senide bakar batek izango du laguntza jasotzeko aukera, bisitako emango diote diru hori, baina, gehienez ere, sei bisitatarako.

2006ko irailaren 4a
16:16
Entzun
Presoaren senar edo emaztea, edo pareko harreman afektiboa daukan pertsona, seme-alabak, gurasoak eta neba-arrebak izan daitezke laguntza horien onuradun. Lehentasuna hurrenkera horren araberakoa da.

Senitarteko presoa Euskal Herrian, Pirinio Atlantikoen departamenduan, edo Espainiako Santander, Burgos edo Errioxako probintzietako espetxeetan edukiz gero, 20 eurokoa izango da laguntza. Espainiako Palencia, Soria, Valladolid, Oviedo, Huesca, Zaragoza, Segovia, Leon, Zamora, Madrid, Salamanca, Guadalajara eta Avila probintzietan egonez gero edo Lapurditik 500 kilometro baino gutxiagoko departamenduren batean 60 euro jasoko dira. 100 euro Herrialde Katalanetako Lleida, Bartzelona, Tarragona, Castello edo Valentziako probintzietan badaude; Galiziako Lugo, Ourensen edo Coruñan, eta Espainiako Toledo, Teruel, Cuenca, Ciudad Real, Caceres, Albacete edo Badajozen.

200, berriz, Galiziako Pontevedra pobintziara, Herrialde Katalanetako Gironara edo Alacantera, edo Espainiako Jaen, Cordoba, Murcia, Granada, Sevilla, Huelva, Malaga, Almeria eta Cadizera joan behar izanez gero. 400 Balear Uharteetara (Herrialde Katalanak), Kanariar Uharteetara,Marokon Espainiaren menpeko diren Ceuta eta Melillara joateko,500 kilometro baino urrunago dauden Frantziako departamenduetako espetxeetara joateko, eta Portugalen,Andorran, eta Marokon preso dauden senideak bisitzeko. Azkenik, 600 euro jasoko dituzte aurretik aipatu ez diren herrialdeetan preso dauden EAEko herritarren senideek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.