Donostia ospitalean larri dago 20 hilabeteko haur bat. Atzo goizean etxeko leihotik erori ostean, ospitaleratu egin zuten. Zainketa Intentsiboetako Unitatean daukate.
Beasaingo Nekolalde auzoan izan zen ezbeharra (Gipuzkoa). Haurra eta haren senideak bizi diren bigarren solairuko etxebizitzako leiho batetik behera jausi zen haurra, hamabost metro behera.
Ezbeharra nola gertatu zen ikertzen ari dira orain.