Ertzaintzak jakinarazi duenez, alboko etxebizitza batean emakumezko baten garraisiak eta laguntza eskeak entzuten zirela esanez deitu zien atzo eguerdian norbaitek.
Esandako helbidera joan zirenean, hasieran, inork ez zien atea irekitzen. Minutu batzuren buruan, ordea, aurpegia odolduta eta gorputz guztian kolpeak zituen emakumezko batek ireki zien atea, eta bikotekideak, 20 urteko H.E.G. mutil gazteak, jo zuela esan zien.
Emakumezkoa artatzeko anbulantzia bat eskatu ondoren, etxe barrura sartu ziren ertzainak, eta han atxilotu zuten H.E.G. Etxe guztia hankaz gora zegoela agertu dute Ertzaintzako iturriek.
Emakumeen aurkako indarkeria
20 urteko mutil gazte bat atxilotu dute Derion, bikotekidea jotzeagatik
Ertzaintzak 20 urteko mutil gazte bat atxilotu zuten atzo Derion (Bizkaia), bikotekideari jipoia eman ziolakoan. Aurpegian eta gorputz osoan zituen kolpeak emakumezkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu