Errepide ezbehar larria gertatu da gaur goizean N-634 errepidean, Galdakao (Bizkaia) parean: Bilborako noranzkoan zihoan Seat Ibiza auto bat bidetik atera da, eta, ondoren, errepide bazterrean aparkatuta zegoen kamioi bat jo du. Ondorioz, autoaren gidaria, Basauriko (Bizkaia) 20 urteko mutil gazte bat hil egin da.
Jaurlariatzako Herrizaingo Sailak agertu du gaztearen autoa kamioiaren azpialdean harrapatuta geratu dela, eta suhiltzaileek atera behar izan dutela mutila. Artatu duen medikuak, berriz, hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan du egin.
20 urteko mutil gazte bat hil da trafiko istripuan, Galdakaon
Autoaren bidetik atera da, eta errepide bazterrean zegoen kamioi bat jo du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu