euskal presoak
20 urteren ondoren aske laga dute Inaxio Iriondo euskal presoa
Gaur goizean irten da Caceres II (Espainia) espetxetik eta une hauetan Euskal Herrirako bidean da Inaxio Iriondo euskal preso elgoibartarra. 20 urte eta erdi eman ditu Espainiako kartzela ezberdinetan. Elgoibarko Herriko Plazan egingo diote ongi etorria gaur 21:00etan.
Inaxio Iriondo 1984ko azaroan atxilotu zuen Guardia Zibilak eta Herrera, Caceres I eta Caceres II presondegietan egon da preso urte hauetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu